Aiako Harria, sus alrededores y la rotura del supercontinente Pangea / Aiako Harria, inguruak eta Pangeako superkontinentearen apurketa
Sábado y domingo, 6-7 de mayo. Parque de Valderejo y Jurisdicción de San Zadornil
Irteera Aritxulegiko gainatik abiatuko da, bertan bukatzeko ere. Aritxulegiko gainara iristeko Oiartzunera jo dezakegu eta bertatik Lesakako bidea hartu (GI-3420), edo Lesakara joan eta bertatik Oiartzungo bidea hartu (NA-4000). Kotxea aparkatzeko tokirik aproposena Arritxulo aterpetxearen aparkalekua da.
UPV-EHU
Irteera abiatzeko, Euskal Herriko geologiari buruzko hainbat datu aipatuko dira. Arro sedimentarioak zer diren, Euskokantauriar arroa zer den, Pirinioak noraino iristen diren, bata eta bestearen arteko muga eta desberdintasun nagusiak zeintzuk diren, eta antzeko beste hainbat gai argituko dira lehendabiziko geldiunean. Tokia aproposa da, eguraldia lagun, bertatik ikusten den paisaia interpretatuz galdera hauek eta beste hainbat, erantzuteko gai izango garelako.